17 de noviembre de 2011

Ikasletxea proiektua UPV/EHUrekin

Azken asteotan Ikasletxea proiektuarekin ari gara buru-belarri. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHUk) sustatutako proiektu honen asmoa ikasleen iritziak jasotzea da, campusetan haiek nahi duten gune berria sortzeko helburuarekin: Ikasletxea, alegia. Hiru hiriburuetan kokatutako lau campusetan (Gasteizen, Ibaetan, Sarrikon eta Leioan) bi tailer fase antolatu dira, eta dagoeneko lehenengo fasea burutu da, oso emaitza positiboekin.

Lehenengo fase honetan, ikasleek antzeko proiektu batzuk aztertu, haien hiriko mapan normalean egiten dituzten aktibitateak kokatu, eta nahi duten Ikasletxearen helburuak, ezaugarriak eta antolakuntza zehaztu dituzte. Ondoren, talde bakoitzak bere ikasletxea aurkeztu du eta gainerako ikasleekin eztabaidatu dute. Lana aurrera eramateko dinamika desberdinak proposatu zaizkie, batzuk banakakoak eta beste batzuk taldean egitekoak.

Bigarren fasea azaroaren azkeneko hilabetean egingo da, eta oraingo honetan ikasleei proposatuko zaien lana Ikasletxearen inguruko gairik garrantzitsuenetan (finantzaketa, antolakuntza, jarduera programa, eta abar) sakontzea izango da. Laster proiektu honen bideoa prestatzen hasiko gara eta web orrian argitaratuko dugu.

Comments ( 2 )

Leave A Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *