2012(e)ko MARTXOA(r)en 2

Diptikoak eta “Sareak” proiektua UPV/EHUrekin

Duela aste batzuk Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle ohiak elkarrizketatu genituen eta haien bizipenekin lau diptiko prestatu genituen, bat FIHEZIko karrera bakoitzari buruzkoa: Filosofia, Gizarte Hezkuntza, Pedagogia eta Gizarte Antropologia.

Diptiko hauen bitartez, ikasleei izena eta aurpegia ematea lortu dugu. Jasotako informazioa beharbada ikasketa hauek aukeratuko dituzten gazteentzat interesgarria izango dela uste dugu. Gainera, EHUk bere ikasleen esperientziak eta ibilbideak ezagutzeko aukera izan du, bai duela urte gutxi bukatu zutenenak, baita aspaldi lan munduan sartu zirenenak.

Orain ikasle hauekin lanean jarraituko dugu, “Sareak” proiektuaren barenan. Zentzua al dauka ikasle ohiak elkartzen dituen “sare” bat sortzea? Nolakoa izango zen sare hau? Zein izango zen bere harremana Unibertsitatearekin? Zeintzuk izango ziren sarearen helburuak eta eginkizunak?

Comments ( 0 )

    Leave A Comment

    Your email address will not be published. Required fields are marked *