2012(e)ko MAIATZA(r)en 11

GAZEko IS 4.0 ekitaldiaren bideoa: ametsak sukaldatzen

Joan den ostegunean, apirilaren 19an, Donostiako Kursaal aretoan GAZEko Initiative Session 4.0 ekitaldia ospatu zen. Aurreko post batean azaldu genuen moduan, oraingoan ekitaldiaren gai nagusia “ametsak sukaldaten ikastea” izan zen, hiru kasu erreal oinarri bezala hartuta.

Gipuzkoako goi-mailako hezkuntzako bost zentroetatik ikasleak etorri ziren: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Tecnun eta Tknika. Elkar ezagutzeaz gain, taldean lan egin zuten eta, bideoan ikusten denez, badirudi nahiko ondo pasa zutela. GAZEko hurrengo ekitaldian ere elkar ikustea espero dugu!

Comments ( 0 )

    Leave A Comment

    Your email address will not be published. Required fields are marked *