2013(e)ko IRAILA(r)en 2

Oinazearen inguruko mintegirako “teaser” bideoa

Oporrak hartu baino lehen, Euskal Herriko Unibertsitateak urriaren 18an eskainiko duen oinazearen abordaiaren inguruko mintegirako “teaser” bideoa prestatu genuen. Mintegia Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, eta hezitzaileei zuzentzen da, gehienbat.

Oinazea edo sufrimendua gertaera unibertsala da, eta ikuspegi anitzetik jorratu daiteke. Hau da, hain zuzen ere, mintegiaren asmoa: medikuntza, bioetika, antropologia eta gizarte zientzietatik egindako ekarpenak ezagutaraztea eta gai honen inguruan elkargune bat sortzea, hezkuntzako eremuan gertatzen den oinazea aztertu ahal izateko.

“Teaser” bideoaren helburua jardunaldiaren edukiak eta ezaugarriak aurkeztea da baina, beti bezala, erabiltzaileen ikuspegitik. Beraz, bideoa osatzeko jardunaldian parte hartuko duten profil desberdinetako pertsonekin egon gara (antropologoa, gizarte hezitzailea, ikerlaria..), eta emaitza oso aberatsa izan dela pentsatzen dugu.

Euskal Herriko Unibertsitatearen web gunean informazio guztia eskuragarri dago.

Comments ( 0 )

    Leave A Comment

    Your email address will not be published. Required fields are marked *